Bi astetako etenaren ondoren bueltan da Ligako txapelketa eta gizonezkoen Osasuna taldeak Madrilera eginen du bisita, Wandan arituko baita iazko liga txapeldunaren aurka. Ia jokalari guztiak ditu osaturik Jagoba Arrasatek eta horrek lan egiteko ematen duen lasaitasuna baloratu du gaurkoan Berriatuako entrenatzaileak, gaineratu du “bi asteko etenaren ostean taldea gogotsu” dagoela.
Gorritxoak zazpigarren dira sailkapenean talde zuri-gorriarengandik lau puntura eta Atleticok liga hasieran ohi baino gol gehiago jaso baditu ere, arerioaren ordena taktikoa goraipatu du Arrasatek. Zehaztu du ez dela irabazi gabeko bost partidutako bolada apurtzeko “ez dela eskenatokirik onena eta Cholok “talde osatua” duela eta horregatik izan zirela iaz Ligako txapeldunak.
Talde arriskutsua beraz Manzanares ibai ertzekoa, eta Jagoba Arrasaterentzat nazioarteko selekzioen partiduetan hainbat jokalari aritu izanak, ez du norgehiagoka baldintzatzen. Zehaztu du Atleticok beti garaitu duela Jagoba Arrasate, bai Errealean aritutako denboraldian, bai Osasunan ari denetik.
Taktikoki “kontzentrazioa ez galtzea gakoa” izango dela zehaztu du Berriatuako entrenatzaileak eta “defentsako ordena oinarri izan arren” gorritxoek ezin dutela “bloke baxuan defendatu”.
Ligako hamalaugarren jardunaldiko partidua, bihar larunbatarekin arratsaldeko 18.30etik aurrera izango da, Wanda Metropolitano estadioan.