Finala noiz helduko gogotsu dira zortzi bertsolariak. Gehienek esperientzia dute plaza honetan, baina hori ez da nahikoa eta horren jakitun dira. Esperientziak hori erakutsi diela ekarri du gogora azken txapeldun Julio Sotok. "Finalean zerotik hasten da dena", aitortu du.
Julio Sotok hamargarren finala izanen du datorren astekoa Eneko Lazkozek, berriz, zazpigarrena. Beste behin "sari bat" dela adierazi du. Ibilbideari egindako saritzat hartu du finalerako sailkapena, halaber, Eneko Fernandezek; hark bosgarrena du.
Bigarrena finala dute, berriz, Joanes eta Xabat Illarregi leitzarrek. Azken saioetan egindakoarekin pozik, mailari eutsi nahi diote.
Finalisten artean, bi dira lehen aldiz final batean parte hartuko dutenak, Josu Sanjurjo eta Saioa Alkaiza.
Xabier Silveirak, berriz, hamaseigarren finala izango du, zazpi txapel irabazi ostean, sentsazio arraroak dituela onartu du eta ez du adierazpenik egin nahi izan.