COVID-19 kasuek gora jarraitzen dute Nafarroan. Foru agintaritzak behin behinean emandako datuen arabera eta osasun-eskualdeka eginiko zenbaketaren arabera 274 izan dira ostegun honetan atzemandako kutsatu berriak, hau da, asteazkenean baino zazpi gehiago.
Duela astebete 125 izan ziren eta orain hamalau egun 74. Gorakada nabaria da eta atzokoan, besteak beste, azpimarratzekoa da 81 gaixo Iruñean atzeman zituztela.
Ospitaleetan, momentuz, ez da presioa nabarmenki areagotu. Estatuko Osasun Ministerioaren azken buletinaren arabera, erietxeetako ohe guztien % 2,47 COVID-19 pazienteek betetzen dituzte, eta ZIU postuen % 5.93.