Hala jakinarazi die enpresako zuzendaritzak sindikatuei atzo goizean egindako jarraipen-batzorde sindikalean. Bertan zehaztu dutenez, aurreikusita zegoen ostiraleko itxiera ez ezik, beste egun bat ere izango da, hilaren 22a, astelehena. Abenduaren 7an ere ez du lan egingo, zubiko bi jaiegunen arteko lanegunean.
Azaldu duenez, arrazoia erdieroaleen hornidura falta da. Enpresak adierazi duenez, egungo egoera zaila da, "lehendik ere bagenekien", esan du Alfredo Morales enpresa-batzordeko presidenteak, eta gaineratu du oraingoz ez dutela zehaztasun gehiagorik zuzendaritzaren aldetik. "Esan digute astez aste itxaron behar dela bilakaera ikusteko", azaldu du.