Ostalaritza elkarteek COVID pasaportea bideragarria dakusate dantzaleku eta jatetxeetan; eta ezinezkoa, aldiz, tabernetan

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 18a, 07:54

Nacho Calvo Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko (AEHN) idazkari nagusiak adierazi duenez, sektorea prest egongo litzateke Covid pasaportea ezartzeko 50 plaza baino gehiagoko diskoteka edo jatetxeetara sartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan planteatu den bezala, baina tabernetan aplikatzea "ezinezkoa" dela uste du.

Ostalaritzako ordezkariak ostegun arratsaldean bilduko dira Nafarroako Gobernuarekin, neurri hori sektorean ezartzeko aukera ezagutzeko.

"Berrogeita hamar plaza baino gehiagoko diskotekak eta jatetxeak direnak onargarriak dira; izan ere, esertzen zarenean, telefonoa jarri eta begiratu egiten dizute. Diskotekek eskatu zuten lehenago ireki ahal izateko. Baina taberna batean ezinezkoa da ", adierazi du Nacho Calvok albiste agentziei egindako adierazpenetan.


 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!