Foru exekutiboak gaur eginen du azken bilera ostalaritzako eragileekin. Eta horren ondotik erabakiko du zein neurri hartu. Horien artean egon liteke gau aisialdian COVID pasaportea ezartzea. Nafarroako Justizia Auzitegiak dio orain arte gobernuak ez diola galdetu neurri hori legezkoa den ala ez. Galizian eta Katalunian dagoeneko erabiltzen ari dira, eta bi herrialdeok Espainiako legediaren menpe daude, Nafarroa bezala.