Nafarroako Gobernuak "Kultura Birkargatu" kanpaina jarri du martxan, herritarrak kultura esparru eta proposamen artistikoetara hurbiltzera animatzeko helburuarekin. Honekin batera Nafarroako kultura sarea osatzen duten ereagile eta artisten eta publikoaren arteko sarea ehundu nahi du Foru agintaritzak, "biak bestearen energiaz elika daitezen".
Rebeca Esnaola kontseilariak adierazi du "herritarrek kulturaren alde" egin behar dutela, "ongizate pertsonal eta emozionalerako" baliabidea baita eta "sortzaile eta artistei laguntzeko".
Komunikazio-kanpaina osatzen duten irudietan kulturaren zenbait arlo lotzen dituzten eskuak ikus daitezke. Arlo horien artean daude: musika, literatura, dantza, museoak, zinema, ondarea, antzerkia, artea eta folklorea.
Kulturua kontseilariaren hitzetan Nafarroak "aurrerapauosa eman behar du kulturaren kontsumoan" apitatutako ehuna osatu dadin, izan ere "kulturaz gozatzeak animikoki zein intelektualki 'birkargatzeko balio du eta baina, era berean, funtsezkoa da sektoreko eragile eta entitateen garapen profesionalerako".