Izadirentzat irtenbide bidezkoa exijitu dute Burlatan

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 15a, 07:44

Ehunka lagunek parte hartu dute kalejiran. Kultur Etxean emanaldi ikusgarria egin dute, besteak beste, Porrotx eta Pantxika pailazoekin, eta Ene Kantak-eko kideekin.

Mila lagun inguruk parte hartu dute Izadi hiru urtetik beherako neskatoaren gurasoen eta lagunen plataformak antolatu duen kalejiran.

Izadiren gurasoak, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez, preso daude, Aranjuezko espetxean. Amarekin bizi da Izadi. Baina Izadik urtarrilaren 21ean hiru urte beteko ditu, eta orduan gurasoengandik bananduko dute, espetxeetako barne arautegiak zehazten duenez.

Larunbateko martxa lau eta erdiak jota abiatu zen Burlatako Udaletxe plazatik, Hilarion Eslaba karrika eta Kale Nagusia zeharkatu eta gero, Kultur Etxera iristeko.

Han, ia mila lagunez gain, Burlatako joaldunak, Donibaneko erraldoiak, buruhandiak eta txaranga bat izan dira.

Familiaren lagunen plataformak hiru urte betetzen dituenean Izadi gurasoengandik ez banantzea eskatzen du, eta adingabearen eskubideak zaintzeko eskatu dio Espetxe Erakundeari, familiarengandik bananduta egon gabe hazi behar baitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!