Pentsio publiko eta duinen aldarriak euskaldunon hiri buruzagiko karrikak hartu ditu. Larunbatean egindako manifestazioan, haien aldarria ozen karrikaratu dute, Hego Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan bezala, Espainiako gobernuaren pentsioen lege-proiektuaren aurrean. Manifestazioaren antolatzaileek salatu dutenez, proiektu horrek kotizazioak aldatu nahi ditu, gehiago lan egin behar izateko, pentsio gutxiago kobratzeko, eta modu horretan pentsio-plan pribatuak sustatzeko.