Zirizak azaldu duenez, abiadura handiko trenaren iritsiera data horretan bete ahal izango da, 'Euskal Y' aren tartea zehaztu arte itxaron gabe, Castejonen abiadura handiko trenaren plataformak 'Casetas-Bilbao' linearekin egingo duen 4,1 kilometroko konexioari esker, Ebro ibaiaren gainean zubibide bat eraikitzea ekarriko duena.
Kontseilariak parlamentuan egindako agerraldian adierazi duenez, "Nafarroako Gobernuak eta zentralak borondate politiko argia dute abiadura handiko trena eraikitzeko". "Argi dago trenbide-azpiegiturak etorkizuneko beharrei erantzuteko egokitu behar direla, eta Nafarroak Atlantikoko eta Mediterraneoko korridoreen arteko lotura izan behar du", gaineratu du.
"Horrelako obra handi baten ezbeharrak eta zuetako askoren iragarpenak gorabehera, aurrera goaz", nabarmendu du Zirizak.