Foru Exekutiboko departamentuek 2020an onartu zituzten 2020-2022 aldirako beren Hizkuntza Planak, Euskarabidea-Euskararen Nafarroako Institutuaren koordinaziopean, horrela, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoa betez.
Testuinguru honetan, Euskarabidearen egoitzan ospatu den bileraren helburua izan da hizkuntza politikaren zeharkakotasun printzipioa bete ahal izatea. Parte hartu dute, batetik, departamentu bakoitzeko planen arduradunek eta, bestetik, Euskarabideako Administrazio Publikoetako Euskararen Garapenerako Zerbitzuko teknikariek, helburu partekatuak izanik lanen ebaluaketa egitea, jarduketa komunen irizpideak ezartzea eta praktika egokiak trukatzea.
Bileran eman dira jakitera, besteren artean, idatzizko jakinarazpenen gainean eginiko diagnosiekin edo bestela foru Administrazioko egoitza ezberdinetako hizkuntza paisaiekin lotutako txostenak; baita ahozko arreta elebiduna sustatzera bideratutako ekimenak ere. Horrez gain, zehaztu dira datorren urterako lan-ildoak, departamentuetako planen amaiera ebaluaketaren txosten batekin bukatuko direnak.