Nafarroan 129 positibo atzeman dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 10a, 07:26

Osasun kontseilari Santos Indurainek atzo esan zuen ospitaleetan egoera lasaia dela eta ez duela espero Eguberrietan neurri murriztaile berriak ezarri behar izatea.    

Nafarroako Gobernuak osasun eremuka zabaltzen dituen behin behineko datuen arabera, atzo 129 positibo atzeman zituzten Nafarroa Garaian.

Nafarroan, COVID 19 kasu kopurua lau astez jarraian igo da. Hamalau egunean pilaturiko intzidentzia metatua Estatuko batez bestekoaren bikoitza da.

Nolanahi ere, Santos Indurain Osasun kontseilariak atzo, 129 positiboak ezagutu aurretik, esan zuen kasu gehiago atzematen ari direla proba gehiago egiten ari direlako, proportzionalki, beste edozein erkidegotan baino gehiagi. Halaber, nabarmendu zuen ospitaleratze kopuruetan ez dela gorakadarik izan, eta hartara ez duela espero Eguberrietara begira murrizketarik ezarri behar izatea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!