Covid-aren intzidentziak gora egin du erkidego guztietan, eta horietako zazpi arrisku txikian daude, hamaika arrisku ertainean eta Ceuta bakarrik normaltasun berrian. Hego Euskal Herrian, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoan zein Euskal Autonomia Erkidegoan, kutsatzeen gorakada bereziki nabarmenaren ondoren, metaturiko intzidentzia 100 kasutik gorakoa da, hamalau egunean. Hegoaldeko lau lurraldeotan erkidegoen batez bestekoaren bikoitzaren gainetik daude.
Espainiako Osasun Ministerioak argitaratutako azken txostenaren arabera, Nafarroa da intzidentziarik handiena duena, 112 kutsatzeekin . Eta Euskal Autonomia Erkidegoa atzetik dator, 105 kasurekin. Balear Uharteek 95 dituzte. Hala ere, kutsatze-mailak arrisku ertainean jarraitzen du (50 eta 150 artean) kasu guztietan, eta atalase horretan dago lurraldearen zati handi bat.
Hilabete baino gehiago normaltasun berrian eman ondoren, asteburu honetako kutsatzeen gorakadak Galiziako intzidentzia 28,6 kasuraino igo du, eta, beraz, erkidego hori arrisku txikira igaro da.