Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Berriozarren izan zen, Entzunaretoan, eta 200 ikusleren aurrean lortu zuen finalerako txartela Julio Sotok. Ekitaldia Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Berriozarko udalak antolatu zuten, gai-jartzaile lanetan Maialen Belarra Eneterreaga izan zen.
520,5 puntu batu zituen Sotok ariketa guztiak egin ostean eta tarte handiarekin beraz lortu zuen finalean lehiatzeko aukera. Eneko Lazkoz ere dago dagoeneko finalean, pasa den asteleheneko Altsasuko saioa irabazi ostean.
Igandean hirugarren finalaurrekoa izango da Leitzako kiroldegian.
Horrela gelditu zen asteburuko errondaren sailkapena:
1. Julio Soto Ezkurdia (520,5)
2. Saioa Alkaiza Guallar (480,5)
3. Josu Sanjurjo Altzuri (474,5)
4. Alazne Untxalo Erregerena (428,5)
5. Mikel Lasarte Cia (422)
6. Patxi Castillo Graciarena (414,5)