PSNk eta Geroa Baik kritikatu egin dute Auzitegi Konstituzionalean Europako funtsak banaketari helegitea jartzea, tartean Nafarroko banaketari. Hain zuzen ere, Javier Fernandez-Lasquetty Madrilgo Ekonomia, Ogasun eta Enplegu kontseilariak salatu du Espainiako Gobernuak "inolako irizpiderik gabe" milioi batzuk eman dizkiela lau eskualderi: Nafarroa, EAE, Extremadura eta Valentzia. "Dirua hatzez banatzea dela uste dugu", esan du Madrilgo PPko buruzagiak.
"Gure autogobernuaren eta gure erakundeen aurkako erasoa da", erantzun du Ramon Alzorizek, eta "oinarririk gabeko kritikak" eta "elkartasunik gabeko erasoa" direla esan du."Nafarroa jomugan jartzen duten diskurtso mota horri aurre egin behar zaio", esan du, berriz,Geroa Baiko bozeramaileak. Barkosen iritziz, Nafarroaren eskumenen inguruan “polemika sortzea” da PPren helburua eta aho batez parlamentutik halako argudioen aurka borrokatu behar direla uste du. Hori dela eta gaia eramanen dute hurrengo osoko bilkurara.
Navarra sumako bozeramailea, ordea, polemikari izkin egiten saiatu da, eta PSNk "EH Bildurekin duen ituna estaltzeko" saiakera bati lotu dio. "Ez dakit Madrilgo Ekonomia kontseilaria zer funtsi buruz ari den, baina nik ezagutzen ditudan horietan Nafarroa kaltetuta ateratzen ari da", esan du Javier Esparzak, Espainiako Gobernua eta Maria Txibite kritikatuz. "Azken laguntzen banaketetan Txibitek men egin du Santxezen eskakizunen aurrean".