Iruñeko karrikak zeharkatu ditu NUPen euskaraz ikasteko eskubidearen aldarriak

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 8a, 07:42

NUPen euskaraz ikastearen aldeko manifestazioa. (Argazkia: Ekinklik ARgazkiak).

NUPeko Euskara Taldeak deiturik, ehunka lagunek hartu dute parte manifestazioan, “Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain!” leloarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko kanpaldia egin zuen joan den astean, Arrosadiko campusean. Protesta amaitzeko, larunbatean manifestazioa egin zuten euskaldunon hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan zehar, Errekoleten plazatik abiaturik.

Ikasle mugimendu osoak bat egin du manifestazioarekin. Besteak beste, NUPeko talde feministak, neska gazte ikasleak, Akelarre emakume taldeak, Ernaik, eta Unibertsitate Indar Batasunak bat egin dute deialdiarekin. Baina horiekin batera, gaurko mobilizaziora batu dira EHE, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Ernai, LAB eta Sortu daude protestekin bat egin duten taldeen artean.

Manifestazioan salatu dutenez, 34 urte joan dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak ateak ireki zituenetik, eta egun horretatik gaur arte euskarak «bigarren mailan» segitzen du: «34 urte euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen zaigu, gaztelaniaz eta ingelesez ikastera behartzen gaituzte, eta hau errektoreordetza ezberdinen oniritziarekin egin dute». Egoera horrekin amaitzeko garaia dela erantsi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!