Nafarroan “espazio aurrerakoia” indartu nahi du EH Bilduk, aurrekontuak onartuz

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 8a, 07:27

Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz, larunbatean, aurrekontuen inguruko akordioa aurkezten, prentsaurrekoan. (Argazkia: EH Bildu).

EH Bilduko bozeramaile Adolfo Araizek koalizioak "Nafarroan espazio aurrerakoi eta ezkertiar bat sendotzeko" duen borondatea azpimarratu du, foru gobernuarekin 2022rako Aurrekontuen onarpena eta neurri fiskalen legea errazteko akordioa lortu ondoren.

Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariek prentsaurrekoan aurkeztu duten akordioaren arabera, koalizio independentistak aurrekontuei aurkezten zaizkien osoko zuzenketen aurka bozkatuko du eta, abstentzioarekin, kontuak eta neurri fiskalen legea onartzea erraztuko du. Gobernuak 3,4 milioi jarriko ditu EH Bilduk aurkezten dituen zuzenketa partzialak finantzatzeko.

Araizek adierazi du akordio hori Maria Txibiteren inbestidura ahalbidetzean "2019an hasitako bidean beste urrats bat" dela, eta nabarmendu du koalizioak legealdi honetan adostuko duen hirugarren aurrekontua dela, 2015etik zazpigarrena EH Bilduren eraginarekin aurrera ateratzen dena. Zentzu horretan, akordioak, bere edukiaz haratago, "balio politikoa" duela esan du, EH Bilduk "eskuinetik beste alternatiba bat sortzeko aukera deusezteko duen gaitasuna agetrian uzten duelako, baita aurrekontu-politika norabide jakin batean sakontzeko ere”.



 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!