"Benetan garrantzitsuak diren gauzak" aldarrikatuko ditu ELA sindikatuak 15. kongresuan

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 5a, 13:33

Azaroaren amaieran ospatuko den 15. Kongreusan “benetan garrantzitsuak diren gauzak” aldarrikatuko ditu ELA sindikatuak. Ohiko batzarrarera indarberrituta iristen da sindikatua izan ere afiliatu eta ordezkari kopuruek gora egin dute 2017 urteaz geroztik.

Gaur aurkeztu du ELAk azaroaren 24 eta 25eko kongresua, Bilboko euskalduna jauregian egingo dena. Aurkezpen ekitaldia Iruñeko Iturralde y Suit kaleko egoitzan izan da, Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak, Saioa Urrizak Nafarroako arduradunak eta Ivan Jimenez komunikazio arduradunak hartu dute parte.

Lan munduari dagokionez hainbat aldaketa aurreikusten ditu Sindikatuak eta hoien aurrean antolaketa beharrezkoa ikusten du.

Gauza garrantzitsu horien artean bizitza eta osasuna erdigunera ekartzea, zerbitzu publikoak indartu eta haien doakotasuna bermatzea eta erabakitzeko eskubidea langileon bizitzaren gune anitzetan bermatzea ere zerrendatu ditu.

Saioa Urrizak zehaztu du sindikatua indartuta heltzen dela 15. Kongresu horretara.Hainbat datu eman ditu tartean Nafarroan dagoeneko 11.009 afiliatu dituztela, hau da 2017an baino 766 gehiago eta ordezkari kopuruari dagokionez Foru Erkidegoan %22,80 igo dela zehaztu du. 

Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak aldiz kongresuan bozkatuko den ponentziarne ildo nagusiak azaldu ditu.

Zehaztu du ELA ez dela ezkutatuko Elkarrizketa Sozialaren mahaiak direlakoen azpian uste baitu bertan ez direla defendatzen langileen interesak. Aginte ekonomikoen eta gizartearen eraldaketa integrala aldarrikatuko du ponentziak eta Estatu Propioa aldarrikatuko du lehen aldiz erabateko autogobernua lortzeko tresna bakar gisa.  Erronka guzti horien aurrean eta batez ere gertuen dagoen Lan Erreforma bertan behera uzteko ahaleginean mobilizazioa ez du baztertu Lakuntzak

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!