Bortxaketa kopurua %78 hazi da urteko lehen bederatzi hilabeteetan

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 5a, 07:53

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Iruñean, artxiboko irudi batean.

Dagoeneko 25 salatu dituzte, 2020ko epe berean baino 14 gehiago

Espainiako Barne Ministerioak eman du datua, kriminalitateari buruzko txostenean: sarketarekin egindako sexu erasoek hazkunde handia izan dute urteko lehen hiru hiruhilekoetan: 25 izan dira, aurreko urtean baino 14 gehiago. Esan gabe doa Covid 19aren aurkako murrizketek goitik behera markatu zutela 2020 urtea.

Batez besteko kriminalitate tasa Nafarroa Garaian 38,5 urraketa penalekoa da, 1.000 biztanleko. Espainiako batez bestekoa puntu bat handiagoa da, 39,6koa hain zuzen ere. Delitu gehienetan gorakada izan da joan den urtearekin alderaturik, baina hazkunderik handiena sarketarekin egindako sexu erasoena izan da. Nolanahi ere, askatasun eta identitate sexualaren aurkako gainontzeko erasoek %12 egin dute behera.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!