Martxoaren 12an, Loizuko Gizonaren hezurdura atera zuten, Erroko udalerriko haitzulo batean aurkitutako eta Nafarroan inoiz topatutako gorpuzkirik zaharrenak. Lan konplexua eta delikatua izan zen, eta antropologia, arkeologia edo espeleologia bezalako diziplinekin zerikusia duten pertsona askok parte hartu zuten.
Gorpuzkiak aurkeztu zituztenetik ikerketa sakona abiatu zen eta Bianako Printzia Erakundeak, Nafarroako Gobernuaren Kultura kontseilaritzaren agindupean, gidatu ditu azterketa lan horiek.
Aste honetan zehar, ikerketa honen lehen emaitzak aurkeztuko dizkiete Nafarroako herritarrei, baina Gobernutik azaldu dute "ez dela azterketa prozesua amaitu". Datorren ostiralean, azaroaren 5ean, Auritzen aurkezpen bat egingo da. Bertan, Loizuko Gizonaren heriotzaren inguruko gaiak azalduko dituzte. Arratsaldeko seietan izango da hitzordua.
Biharamunean hitzaldian antolatu dute Parlamentuan eguerdian. Irekia izango da baina jende kopuru mugatuarekin.