Nafarroaren egoeraren gaineko sei begirada

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 4a, 14:00

Geroa Baiko Koldo Martinez, EH Bilduko Bel Pozueta, Ahal Duguko Eduardo Santos, CCOOko Joseba Ezolaza, ELAko Iñaki Zabaleta eta LABeko Igor Arroyok Nafarroako Gobernuaren jarduera aztertu dute eta nota jarri diote, Metropoli Forala saioan. 

Nafarroako Parlamentuan foru erkidegoaren egoeraren inguruko eztabaida egiten ari diren honetan, Maria Txibiteren gobernuaren lanaren inguruko iritzi bilketa egin dugu Metropoli Forala saioan.

Nafarroatik kanpo egoteak ematen duen perspektibarekin mintzatu zaizkigu Geroa Baiko senatari Koldo Martinez eta EH Bilduko diputatu Bel Pozueta.

Gobernuaren barruan egoteak ematen dion ikuspegitik eman digu iritzia Migrazio Politika eta Justizia kontseilari eta Ahal Duguko kide Eduardo Santosek.

Botere exekutiboaren kontrabotere lanean diharduten dindikatuekin ere mintzatu gara. Gurekin izan dira CCOOko Joseba Ezeolaza, ELAko Iñaki Zabaleta eta LABeko Igor Arroyo.

Gobernuari nota jartzeko tenorean, eskuzabalena Koldo Martinez izan da, 7,5 bat jarri baitio, 0tik 10era. Eduardo Santosek ere nota altua jarri dio: 7. Bel Pozuetak 6 bat jarri dio.

Sindikalistak kritikoagoak izan dira. Joseba Ezeolazak Pozuetaren nota bera hautatu du: 6. Zabaletak eta Arroyok ez dute zenbaki zehatza aipatu nahi izan, baina biok esan dute gobernuak ez duela aztertketa gainditu, 5etik beheiti dagoela haren nota.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!