Nafarroak lan kode eta gizarte segurantza propioa izan dezan urratsak eskatu ditu LABek

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 3a, 12:31

LAB sindikatuko ordezkariek Nafarroako Parlamentuaren atarian egin dituzte adierazpenak.

Lan Kode eta Gizarte Segurantza baterako oinarriak ezartzen dituen txostena garatu du sindikatuak. Nafarroako Parlamentuan erregistratu du, eta bilerak eskatuko dizkie taldeei. 

Gizarte eredua eraikitzeko ezinbestekoa da LAB sindikatuarentzat lan arloan eta gizarte babesean erabakitzeko gaitasuna izatea. Autogobernuak lan eta bizi baldintzen gaineko erabakiak hartzeko aukera eman beharko luke haien aburuz, horregatik zentzu horretan lan egiteko borondatea eta  konpromisoa eskatu dute. 

LAB sindikatuaren iritziz, egun, Espainiar estatu mailan funtsezko gaiak eztabaidatzen ari dira Nafarroako langileen lan baldintzei eta bizi-baldintzei dagokienez. Besteak beste lan erreforma eta pentsioen erreforma aipatu dituzte. Nafarroatik eragin nahi du sindikatuak horien gainean. 

Bide horretatik garatu dute, langileentzako onuragarriak liratekeen lan kode eta gizarte segurantza baterako oinarriak ezartzen dituen txostena. Parlamentuan erregistratu dute gaur, eta talde parlamentarioekin bilerak eginen dituzte orain edukia azaltzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!