Gaur goizean topatu dituzte langileek mezu horiek Sarrigurengo Ttangorri haur eskolako kanpoko hormetan. Pintadek eta pegatinek "Europa Zuria", "Fuck LGTB" eta "Islamari ez, mairuak kanpora" bezalako mezuak dituzte.
Navarra Sumako Amaya Larraya alkateak gogorarazi du bailara hainbat pertsonak osatzen dutela. "Horrelako ekintzek bizikidetza giroa oztopatu besterik ez dute egiten", ziurtatu du.