Adostasunik ez Nafarroako lau sindikatu nagusien artean, Foru Gobernuaren 2022rako aurrekontu aurreproiektuaren aitzinean. Hala geratu zen agerian atzo, Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren (KES) bilkuran.
CCOOk eta UGTk alor sozialetan eginen den inbertsio publikoarekin kontent azaldu ziren, baita Enplegu Planak izanen duen finantzazioarekin -ezin ahantzi bi sindikatuok plan horren sinatzaileak direla-. ELAk eta LABek, berriz, gastu publikoa ez dela aski salatu zuten, eta gaineratu zuten gobernuak aurrekontuak prestatzeko tenorean ez diola atea zabaltzen eragile sozialen parte hartzeari. Nolanahi ere, LABek ez zuen bilkuran parte hartu, aurrekontuak erredaktatzeko momentuan eragile sozialei ateak ixten zaizkiela salatzeko.
Aldiz, lau sindikatuok bat egin zuten zerga erreforma sakon baten beharra nabarmentzeko tenorean, KESaren bileraren ondotik karrikaratu zuten oharretan nabarmendu zutenez. “Egitura dfiskala aldatu gabe, ezinen ditugu indarrean jarri aberastasuna birbanatzeko politikarik”, salatu zuen CCOOk. UGTren arabera, “zerga erreforma orokor eta bidezko bat behar dugu, gehien dutenek gehiago ordain dezaten”. ELAren aburuz, “Aurrekontuek enpresen pribilejio fiskalei eusten diete, eta horrek murrizketak eraginen ditu”. LABen irudikoz, “