Ezkerreko frontea eraikitzera dei egin du Carlos Guzmanek

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 29a, 14:23

Lehendabiziko agerraldi publikoa egin du Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile berriak. Ahal Dugu eta Batzarrekin elkarulertzea derrigorrezkoa dela dio Carlos Guzmanek, PSNri ezker estatalaren hegemonia kentze aldera.

Carlos Guzmanek bere lehen agerraldia egin du, ezkerreko fronte baten beharra azpimarratzeko. Idei berbera darabil azken hilabeteotan Ahal Duguko Begoña Alfarok, beraz eginda dirudi, 2023ko foru hauteskundeetan, Elkarrekin Podemos-en marka antzekoren bat aurkeztuko dela ezker estatala batuz. Argi du Guzmanek, ezkerrak gizartea ilusionatu behar duela, azken hauteskundeetan lortutako emaitza kaxkarrak direla eta. Helburu argia du Izquierda Unidako korrdinadore berriak, PSNri, ezker estatalistaren lehendabiziko postua kentzea, ezkerreko politikak indartu daitezen. Duela bi aste irabazi zituen Carlos Guzmanek Nafarroako Ezker Batuko barne hauteskundeak, ildo ofizialaren hautagaia zen Iñaki Bernalen aurretik. Egun, Nafarroako parlamentuan laguntzaile lanak egiten ditu, Marisa De Simon parlamentariaren ondoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!