ELAk "kezkagarritzat" jo du langabeziaren igoera, eta behin-behinekotasunaren "hazkunde handia" salatu du

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 29a, 08:06

ELA sindikatuaren ordezkariak, artxiboko irudi batean.

ELAk "kezkagarritzat" jo du Nafarroako langabeziaren igoera, urteko hirugarren hiruhilekoari dagokion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) berri izan ondoren. Inkesta horrek erakusten du 1.600 langabetu gehiago daudela aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 3.300 gehiago aurreko urteko aldi beraren aldean, % 10,7ko langabezia-tasa ezarriz.

Sindikatuaren iritziz, 1.500 landun gehiago egotearen arrazoia "behin-behinekotasunaren gorakada handia da (soldatapeko enpleguen % 25,4 aldi baterakoak dira), eta, aldi berean, azken hiruhilekoan 5.000 soldatapeko enplegu mugagabe suntsitu direla nabarmendu du.

Egoera hori "gauzatzen diren enplegu-politiken ondorioa da, hala nola lan-erreformarena, zeinak, hamarkada baten ondoren, behin-behinekotasuna, estatalizazioa, kaleratzearen merkatzea eta abar areagotzea ekarri baitu”.

Nafarroako Enplegu Planara ere kritikatu du ELAk: “Hau da, CEN, UGT eta CCOOren eskuetan 700 milioi euro baino gehiago jartzea enpleguaren benetako arazoei heldu gabe eta helburu zehatzik ezarri gabe".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!