Horrela, 34.200 langabe daude guztira Foru Erkidegoan. Langabeziak ere gora egin du hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. 3.300 pertsona, %10,81. Nafarroako langabezia-tasa %10,7koa da.
Estatu osoan, 127.100 langabe gutxiago izan dira urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, aurreko hiruhilekoan baino %3,6 gutxiago. Gauzak horrela, 2018tik hirugarren hiruhilekoan izan da jaitsierarik handiena, orduan 164.100 langabe gutxiago izan baitziren. Espainiako langabezia-tasa %14,57koa da.
Foru Erkidegoko datuen arabera, hirugarren hiruhilekoan 1.500 landun gehiago daude, aurreko hiruhilekoan baino %0,54 gehiago, eta guztira 285.200 landun daude. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, 5.700 landun gehiago daude, %2,05. Nafarroan jarduera-tasa %59,08koa da, eta Espainian, berriz, %59,14koa.
Sexuen arabera, 20.000 gizon daude langabezian Nafarroan, % 12,03ko langabezia-tasarekin, eta 14.100 emakume daude lanik gabe, % 9,26ko tasarekin. Baina gizonen artean jarduera-tasa % 62,55 da, eta emakumeen artean, berriz, % 55,71.