Elkarretaratzea egin dute Yaunde garbiketa enpresako azpikontratatutako langileek Lan Ikuskaritza zerbitzuko bulegoen aurrean. Bertan garbiketa lanak egiten dituzten langileek bost hilabete eman dituzte dagoeneko beren soldata jaso gabe. CCOO sindikatuan salaketa jarrita, sindikatuko arduradunek haien lan baldintzak eta kontratuak ikuskatu zituztenean, haietako bat gizarte segurantzan alta eman gabe lanean ari zela ere atzeman zuten. Egoera hau salatu dute eta behingoz soldatak ordaintzera dei egin dute administrazioa.