Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztertuko dute Jagon jardunaldian

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 27a, 12:34

Jardunaldia azaroaren 19an izanen da, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Izen emateko epea zabalik dago.

Hezkuntzak berebiziko garrantzia du euskararen biziberritze prozesuan, Euskaltzaindiaren iritziz. Ildo horretan, estrategikotzat dute hezkuntza egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean. Baina zein da euskarak Nafarroako hezkuntzan duen egoera? Galdera horri erantzuna bilatuko dio 26. Jagon jardunaldiak. 

Kondestablearen jauregian zenbait iritzi eta ikuspegi bildu nahi dituzte, hausnartzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarlanean aritzeko. D ereduaren ingurukoa izanen da hitzaldi nagusia, Eduardo Aldasoro pedagogo eta hizkuntzan adituak eskainiko du. 

Ondoren, eleaniztasunaren kudeaketa nola egiten duten azalduko dute alor publiko zein pribatutik; eta esperientzia zenbait ezagutzeko aukera ere izanen da. Sormen digitala ikasgaia, Eskolako literatura kanona, Jaso musikala, Era.eus, Parkean euskaraz eta Jolasteka egitasmoak aurkeztuko dituzte. 
Azaroaren 19an eginen dute, eta izen emateko epea zabalik dago. 948 22 34 71 edo info@euskaltzaindia.eus egin daiteke, azaroaren 17ra arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!