Unai Alava (CCOO): "Iraungitako hitzarmen kolektiboan oinarritu nahi izan ditu Glovok kontratuak"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko urr. 26a, 10:44

Glovo enpresaren hamalau janari banatzaileen kontratuetan gehiegikeriak atzeman ditu CCOO sindikatuak. Unai Alava kidearekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

Orain arte "autonomo faltsu" gisa aritu dira lanean, eta haien lan baldintzak duintzeko helburuz, enpresa eta langileen arteko harremana kontratu bidez ezartzeko lanak egin ditu CCOO sindikatuak. Prozesuan, baina, Glovo hamalau rider prekarizatzen saiatu dela salatu dute, kontratuetan abusuzko klausulak gehitzen saiatu delako. Esaterako, 2008tik iraungita dagoen lan hitzarmen kolektiboan oinarritu nahi izan dituzte.

Glovo bakarrik ez, hautaketa- eta kontratazio-prozesuaz arduratzen den ABLE aldi baterako laneko enpresa ere erantzule egiten du sindikatuak. Egun bat baino ez zien eman eta langileei kontratua sinatzeko.

Hamalau langilerekin egin ditu negoziazioak enpresak, baina azkenean bederatzik baino ez dute sinatu kontratua Glovorekin, enpresak jarritako trabengatik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!