Maite Ziganda: "Nafarroa aitzindaria da familia transnazionen esku-hartze terapeutikoan"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko urr. 21a, 09:54

Sei elkarteak migrazio-prozesuetan dauden familientzako duten laguntza eredua erakutsiko du gaur Familia Terapiari buruzko Espainiako Biltzar Nazionalean, Tenerifen. Maite Ziganda koordinatzailearekin hitz egin du Euskalerria Irratiak.

Migrazio prozesuetan diren familiak artatzeko eta laguntzeko esku hartzeko eredu propioa garatu du Sei elkarteak. 21 urteko esperientziaren ondorio da, eta orain izena jarri diote: Eredu ekosistemiko transnazionala

Hiru fasetan garatzen du elkarteak esku hartzea: harrera, kide izatea eta gizarteratzea. Azken helburua da pertsonak harrera eta ongietorria sentitzea, bai familiaren aldetik, bai harrera-komunitatearen aldetik. 

Gaur Tenerifen dira elkarteko bi terapeuta adituen artean garatu dutena azaltzeko. Oso pozik hartu dute elkartean aukeratuak izatea, Nafarroa Europa mailan oso leku onean jarriko du, Zigandaren ustez. 

Urteetan egindakoari izena eta balioa emanen dio Familia Terapiari buruzko Espainiako Biltzar Nazionalean parte hartzeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!