Suizidio asmoak gora egin du azken urtean Nafarroako ikasleen artean

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 21a, 08:21

Elkarbizitzarako sailak pandemia ostean bere buruaz beste gin nahi duten edo ideia hori buruan duten ikasleen gorakadaz ohartarazpena egin du. Laguntza programa zabalduko da bigarren hezkuntzan, prebentzio moduan, ikastetxeetan, gune seguroak sortzeko.

Egoera kezkagarria atzeman dute hezkuntza departamentuko elkarbizitza saileko arduradunek, koronabirusak markaturiko bigarren ikasturte honetan. Goruntz egin dute nabarmen, bere buruaz beste egin nahi edo ideia hori buruan duten ikasleen kopurua. Halaxe azaldu zuten atza, Iruñean Laguntza programa azaltzerako lan saioan. Itziar Irabazal, elkarbizitzarako laguntza saileko departamentuko arduraduna.

Laguntza programak, ikastetxe guztietako hezkuntza komunitateari eragiten dio, norbanakoaren ongizatea bilatuz, kolektiboaren onerako. Prebentzio lan bat da Irabazalek azaldu zuen moduan.

Orain arte, Laguntza programa lehen hezkuntzan aplikatzen zen, batez ere jazarpenak eta bullynga, aurretiaz ekiditeko. Egoerak hala behartuta, bigarren hezkuntzara zabaldu dute, eta atzo, ikastetxe eta institutoetkao orientatzaileei egin zitzaien aurkezpena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!