ETAren eta haren beso politikoaren zuritze planeko eta egutegiko beste mugimendu bat izan da gobernuaren ekitaldia UPNko buru eta Navarra Suma eskuin koalizioko eledun Javier Esparzaren ustez. Egiturazko ondorioak izan ditzazke Nafarroako politika instituzionalean eskuinak hartu duen jarrera. Navarra Sumaren jarrera kritikatu du Nafarroako Gobernuak. Alderdi estrategia baten parte izan daitekeela uste du Javier Remirez presidenteordeak.
Beharko luketen tokitik kanpo sumatzen dute eskuineko kolizioa ere EH Bilduko Laura Aznal eta Geroa Baiko Maria Solana parlamentariek. Euskalerria Irratiko parlamentarien solasaldian, Nafarroako jendartearen zati handi bat ordezkatzen dutenez gero, arduratuta hitz egin du Geroa Baiko Maria Solanak. Ekitaldiaz gain, esker independentistak egindako adierazpena kritikatu dute eskuinetik. Zentzu horrentan, egiten dutena batzuentzat inoiz ez dela nahikoa izanen uste du EH Bilduko Laura Aznalek.
EH Bilduren eta PSNren arteko harremanak hobetu ditzazke adierazpenak, hori izan dezake albo ondorioetako bat. Gaiaz galdetuta hori gertatu daitekeela onartu du Aznalek, baina azpimarratu du adierazpena ez dutela horregatik egin.Aldebakarreko adierazpena izan dela ekarri dugu gogora, eta dimentsio politiko handikoa dela uste du.
Ospatzekoa da eguna eta gertatzen ari dena ere Maria Solana Geroa Baiko parlamentariarentzat ere. Berri ona deritzo Sortu eta EH Bilduren adierazpena. Ez du uste berandu iritsi denik, baina bizikidetzaren bidean urrats gehiago eman beharko dituztela gogorarazi dio EH Bilduko Laura Aznali.