Nafarroako Aurrekontu Orokorren inguruan akordioa lortzeko eh Bildurekin duen negoziazioan ez dute hitz egin presoen inguruko espetxe politikari buruz. Javier Remirez.
Lehenengo bilera egin dute Gobernuak eta EH Bilduk, momentuz eta oraindik ez dira jarri eduki zehatzen inguruan eztabaidatzen. Alderdi soberanistak haien proposamenak biltzen dituen dokumentua eman dio gobernuari, eta orain zain dira. Hala azaldu du Laura Aznale parlamentariak Euskalerria Irratian. Navarra Sumak negoziazioari uko egin ondoren, aukera bakarra du gobernuak EH Bildu. Hala gogorarazi du Aznalek irratian.
Geroa Baiko Maria Solanarekin batera parte hartu du Metropoli Foraleko solasaldian. Antzera pentsatzen du Geroa Baiko parlamentariak. Aaurrekontua aberastu eginen du EH Bilduk, haren ustez.