1990etik larrialdi zerbitzuetan lan egiten zuen medikua, 1997tik garbiketa kontratuak kateatzen zituen emakumea, 2008tik etenik gabe lanean ziharduen idazkaria. Hiruak administrazioarekin langile kontratua zuten, edo kontratuak. Legearen arabera, ez ohikotasunetarako erabili behar dira horrelako kontratuak, ez baitago baimenduta egoera horretan 5 urte baino gehiago ematea. LAB sindikatuak lortu ditu, langile hauen aldeko lehendabiziko hiru sententziak.
Sindikatuak salatu duenez, hiru kasu hauek, Nafarroako Gobernuak bidegabeki, neurririk gabe erabili dituen behein behineko kontratazio masiboen fruitu dira. Ekainean onarturiko legeak ez du ordea, egoera hau konponduko eta horregatik LABek 10mila lanpostuetako eskaintza publikoa egin dadila exigitu diote Gobernuari.
Bien bitartean, egera garesti aterako zaio Nafarroako Gobernuari. Lehendabiziko hiru sententzia hauen ondorioz 200mila euro baino gehiago ordaindu beharko baitizkie langileei kalteordainetan. Ez dira azkenak izanen.