Ordu eta erdian agortu ziren sarrerak, bai. Hainbeste izan ziren batera erosten saiatzen ari zirenak, une batean arazo teknikoak ere izan zituztela antolatzaileek. Gaur ezin sinetsita mintzatu dira irratiarekin, aurreikuspen guztiak bete dituzte aurten.
Duela astebete baino gutxiago jakinarazi zuten ohiko Hatortxu Rock eginen zutela abenduaren 18an, Atarrabian. Eta hori da zaleek zuten informazio bakarra, itzuliko zela eta inoiz baino gehiago dela beharrezkoa saskabanaketa pairatzen dutenak laguntzea. Kartela oraindik ez dute argitara eman, bai ordea kartel burua: "Euskal preso politiko eta deportatuak eta euren sendideak dira".
Euskal preso politikoen eta euren senideen aldeko jaialdian sarreren bidez laguntzerik ez dagoela, auzolanean parte hartzera deitu dute. Gogoan izan, abendukoaz gain, datorren urtean bi eguneko Hatortxu Rock berezia ere eginen dutela uztailean.