Azken inkesta soziolinguistikoak eraman du Topagunea jardunaldiak antolatzera. 2016koa da ikerketa, eta horren arabera euskararen aldekoak dira nafarren %33,3; ez alde ez aurkakoak, %27,6; eta kontrakoak %39,1. Aldeko jarrerak indartzea da Topagunearen helburu estrategikoetako bat, eta hori nola egin aztertzeko egiten ari dira jardunaldia.
Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak:
— Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea) September 20, 2021
????️Urriak 14.
????Iruñean.
Informazioa eta izen ematea:https://t.co/g0Dqow399q#jarrerak #actitudes pic.twitter.com/tqzLkVlEGJ
Gaia hainbat jakintza eremuetatik lantzen ari dira. Eusko Ikaskuntzak egindako ikerketaren ondorioak eta Euskarabideak egingo duen ikerketa aurkeztuko dute, ikuspegi filosofiko-etikoa, soziologiko-antropologikoa, komunikazioa, gizarte eragileak; eta hedabideek gai honetan jokatu dezaketen moduaz ere hitz egingo dute.