Maiatzean hasi ziren Nafarroako zahar etxeetako sektoreko lehen hitzarmenaren negoziazioak. Proposamen bateratu aurkeztu zieten patronalei ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek. Ez dute, ordea, enpresarien aldetik negoziatzeko borondaterik aurkitu; ez eta Nafarroako Gobernuaren aldetik ere.
Datorren asteko ostegunean dute hurrengo bilera, urriaren 14ean. Jarrera aldaketarik atzematen ez badute, presio neurriak iragarri dituzte. Ez dute bat bera ere baztertuko.
Nafarroako 70 zentroetako 4.500 langileentzako lan baldintza duinak ezarri, ratioak handitu eta zerbitzuari kalitatea bermatuko dion hitzarmena nahi dute.