Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak gaur onartu du covid-aren aurkako txertoaren sendotze-dosi bat ematea 70 urtetik gorakoei urriaren 25etik aurrera, eta 65 urtetik gorakoei, jarraibide osoa bete eta sei hilabete betetzen dituztenean.
Hala zabaldu dute informazio agentziek, gaur Espainiako Osasun Ministerioko ordezkariek erkidegoetako Osasun departamentuetako ordezkariekin egindako bileraren ondotik.
Iturrion arabera, akordioa 12 erkidegoren aldeko botoekin lortu da, 5 abstenitu egin dira eta 2 kontra agertu dira: Madril eta Galizia.