Sare sozialetan eraso egin diotela salatu du Indarkeria Sexistaren Kontrako Plataformak

Lohizune Amatria 2021ko urr. 7a, 09:50

Bakarrizketa feministen I. lehiaketa iragartzeko zaitasunak izan ditu plataformak. Iratxe Alvarez plataformako kidearekin hitz egin dugu Metropoli Foralean.

Nafarroako Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeon Plataformak bakarrizketa lehiaketa bat deitu zuen uda hasieran, azaroaren 25aren inguruan plataforma horrek urtero egiten dituen jardueren barruan. Bakarrizketak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen zen, baina epea urriaren 20ra arte luzatzeko erabakia hartu dute, jarduera zabaltzeko izan dituzten zailtasunak direla-eta.

Onartezina iruditzen zaio plataforma facebook edo beste edozein plataformak horrelako jarduerak gaitzestea, emakumeen irainak eta jazarpena ahalbidetzen eta bermatzen dituen bitartean. Salbuespena izan da erasoa haien kasuan, baina ohiko jarduerak direla gogorarazi du Alvarezek irratian.

Erasoei feminismo gehiagorekin erantzungo dietela zehaztu du. Bakarrizketak aurkezteko epea luzatu dute, urriaren 20a baino lehen bidali behar dira testuak nomasviolenciasexista@gmail.com helbidera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!