Nasetan elkartu nahi dituzte euskaldunak, elkarrekin harremana egin eta iritziak trukatzeko. Euskaraz poliki, ongi eta oso ongi ari direnak. Urriaren azken ostegunean izanen da mintzodromoa, 18:30ean. Dinamitzaile batek lagunduta parte hartzaileek zer eginen duten azaldu du AEKko Erik Berganzak: "Lau-bost laguneko taldeak eginen ditugu eta 10-15 minutuz gai baten ingururan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatuko ditugu eta beste talde batean arituko gara".
Izen emateak labur.eus/tatarreangoxo atarian egin daitekezke, urriaren 13a eta 22a bitartean. Ehun lagun inguru biltzeko asmoa dute; beraz, tokirik gabe ez geratzeko, izen ematea lehenbaitlehen egitera animatu dituzte euskaldunak.