AHTren azpiegituraren %6 egin da momentuz, eta hala "guztiz itzulgarria" deritzo Nafarroa trenaren alde plataformak. Egungo trenbide sareen hobekuntza eta egokitzapena proposatzen dute.
Horretarako AHTren lanak gelditu eta egungo bideak bikoiztea eskatu diote gobernuari. Modu horretara bidaiariak eta merkantziak garraiatu ahalko lirateke egungo bideetatik eta egungo geltokiak mantendu. Hala nola, Sanduzelaikoa.
Egun bukle bat osatzen du trenbideak Iruñean. Eta horri irtenbidea emango liokeen proposamen bat jarri dute mahai gainean: ekialdetik egitea tren guztiek sartu-irteerak.
Ikerketa bat bultzatuko plataformak, Nafarroako korriodearentzako alternatiboa sozial erreal eta egingarri bat proposatzeko. Aurreikusitako AHTa baino merkeagoa eta jasangarriagoa da bide ingeniariek landu nahi dutena.
Urte amaieran aurkeztu nahiko lukete, ondoren babes sozial eta politikoa bilatzeko. 15.000 euro behar dituzte garatzeko eta diru bilketa jarriko dute horretarako martxan datozen hilabeteotan.