COVID protokoloaren kontrako 47 helegite aurkeztu dituzte hezkuntza sindikatuek

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 4a, 14:02

47 ikastetxetako klaustroek beste hainbat kexa aurkeztu dituzte hezkuntza departamentuan, eskolaz kanpoko jarduera berriek suposatzen dutenaren kontra. Lanorduak eta lan taldeak handitu gabe, lan zama biderkatu dela salatu dute.

COVID protokoloak inposatutako jardunaldi jarraituak eragiten dituen kontziliqazio arazoei aurre egiteko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzera behartu dituzte ikastetxeak. Hauek irakasleen kontratazioa handitzea eskatu dute, eskolaz kanpoko jardueren zamari heldu ahal izateko. LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO, ELA eta UGTsindikatuek eraman dituzte eskola klaustroetako kexak hezkuntza departamentura. Azken egunotan, kontseilariak eta gobernuak berak aurreratu dituen neurri malgutzearen inguruan, elkarrizketa gehiago, adostasun gehiago eskatu diote, hezkunzta komunitate osoari eragiten dioten neurriak direlako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!