Gobernuak sare informatikoaren pribatizazioa baldintzak prekarizatzeko erabili duela salatu du ELAk

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 28a, 11:49

Gobernuak azpikontratazioaz abusatu eta datu konfidentzialak enpresa pribatuen esku utzi dituela salatu du ELA sindikatuak. Pribatizatutako zerbitzu informatikoak publikoki itzultzea eta esleipenak geldiaraztea eskatu du, prekarizazioa eta generoko soldata-arrakala larriagotzen dituztelako.

Nafarroako Gobernuak Conasa enpresari esleitu dio bere sare informatikoaren euskarri teknikoa. Azken lehiaketa publikoen pleguek espresuki debekatzen zuten lan horiek hirugarren enpresei azpikontratatzea. Hala ere, zereginen zati bat Micronavarrak egiten du, Conasaren enpresa batek. Azpikontratazio ilegala da sindikatuaren ustez, eta langileengan eragin zuzena du. 

Kasu erreala da ELA sindikatuak mahai gainean jarri duena. Nafarroako Gobernuaren aurrean salatu du diskriminazio egoera. Baina gobernuak zuzendu beharrean, lehiaketa berria aurkeztu du, sindikatuaren ustez, datozen urteetarako hirugarrenen azpikontratazioa legeztatzeko. Arrazoi bi aurkitu dizkio egoerari. 

ELAk hilabeteak daramatza jokabide hori salatzen, eta zuzendaritzari ohartarazi ostean, hainbat salaketa judizial aurkeztu zituen langileak legez kanpo lagatzeagatik: atera diren bi epaiek arrazoia eman diote ELAri. Nafarroako Gobernuak ez du sindikatuarekin hitz egin nahi izan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!