Landa eremuan egiten zuen lan, baina haren egoera oso ezegonkorra izan da. Udan bakarrik lau kontratu izan zituen. LAB sindikatuak lortu ditu datuak, baina horien atzean itzal asko daude ohartarazi dute.
Baldintza txarretan bizi zen, eta Figaroletik Caparrosora 30 kilometro egiten zituen bizikletaz lanera joateko. Goizeko ibilbidearen zati bat ilunpetan egin behar izaten zuen, bere burua arriskuan jarriz. Hala, goizeko zazpiak hamar gutxitan gertatu zen ezbeharra.
Lan Ikuskaritzaren aurrean egin du salaketa sindikatuak. Argitu gabeko galderen erantzunak eskatzeko. Lan Ikuskaritzak eta Nafarroako Gobernuak egoera horiek ez emateko neurriak har ditzaten eskatu dute.