Partida imajinarioaren emaitza beti da berdina: 21 – 5. 21 zenbakiak urteari egiten dio erreferentzia. Iaz baino garestiagoa da aurten abeltzaina izatea. Bost zenbakiak ere beste data bati egiten dio erreferentzia. 2005. urteari, orduan izoztu zituzten abeltzainek sortutako produktuen prezioak.
Eraldaketa eta merkaturatze industria izan dira onuradunak salatu dutenez. Elikagaien kateak sortzen duen balio erantsiak banaketa justuago bat beharko luke nekazarien ustez, justiziazkoa. Horregatik, Nafarroako admistrazioak beharrezko neurriak har ditzan eskatu dute.
Desagertu ala biziraun. Hori da partida. Eta egoera luzatzen bada, ustiategi txikiak desagertuko direla ohartarazi dute; hala, biziraupenak irabazi dezan, herritarrei bertakoa kontsumitzea eskatu diete.