"Le Croix Citadelles" Frantziako eskuin muturreko taldeak bere sare sozialetan zabaldu duenaren arabera, pasa den larunbatean Orhi mendira igo ziren, bizkarrean burdinezko gurutzea eraman zutelarik. "Frantziako ikur tradizionalen defentsan" egindako ekintza moduan azaldu dute neofaxistek egindakoa. Tontorrean, zonaldeko bizilagunek jarritako Orhiko Txoriaren ikurra kendu eta beren gurutzea jarri zuten, urarekin tokia bedeinkatuz eta otoitza ospatuz. Larunbat arratsaldean ordea, gurutzea lurrean botata azaldu zen.