Nafarroako kontzientzia objekzioaren eta intsumisioaren memoriak bideo-elkarrizketetara ekarri ditu Gaztela-Mantxako unibertsitateko historialari Pedro Oliverrek. Bere garaian, Oliver intsumisoa izan zen eta Iruñeko espetxean izan zuten preso. Elkarrizketok navarraobjecioninsumision.org webgunean ikus daitezke, garaiaren, borroka moldeen zein esperientzia pertsonalen arabera sailkaturik.
Iragan udaberrian, Nafarroako Kontzientzia Objekzioaren eta Intsumisioaren Funts Historiko Digitala aurkeztu zuen. Horretan, mugimendu antimilitaristaren 6.000 agiri eta irudi kontsulta daitezke. Hori ere Oliverrek Memoria Institutuaren laguntzaz egindako ikerketaren fruitua da.
Pedro Oliverrek eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak atzo aurkeztu zuten proiektua Baluarten egindako jardunaldietan. Besteak beste, mahai-ingurua egin zuten Javier Bados kontzientzia eragozlearekin, Ramon Ortiz intsumisoarekin, Patricia Moreno abokatuarekin eta Pepe Beunza militante antimilitarista historikoarekin.