Txanela eta Eki proiektuetako eskola liburuen aurka egin du Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 17a, 11:58

Nafarroako errealitate desitxuratua erakusten dutela salatu du UPN, PP eta Cuidadanos alderdiek osatzen duten koalizioak. Ikastolen Elkarteak agerraldia gaitzetsi du.

“Sorgin ehizarik ez dugu egin nahi. Baina…” Horrela amaitu du Iñaki Iriartek agerraldia, eta ongi laburbiltzen du gaur alderdi eskuineko hirukoaren prentsaurrekoaren zioa. Nafarroako ikastetxe publikoetan eta Ikastoletan erabiltzen diren Txanela eta Ekia proiektuetako testu liburuak dira atera dituztenak, eta pantaila batean, liburuetan azaltzen diren mapak, irudiak eta testuak erakutsi ditu Iriartek.

Horien artean, Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko Udalako eledunaren Amets urratua historia komikia aipatu dute. Haur eta gazteei Nafarroako errealitate desitxuratua erakusten duelakoan. Hezkuntza departamentura eta PSNra bideratu du salaketa, eskatuz neurriak har ditzatela testu liburuak erabili ez daitezen. 

Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariak agerraldiaren asmoa gaitzetsi du, sare sozialen bitartez. Erasoak ziklikoki errepikatzen direla ekarri du gogora. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!