29 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Nafar Pirinioetan abiatuko den ibilbidean. Berriak eta eskarmentudunak.
Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa. Iruñeko Anaitasunan jokatuko da finala, azaroaren 28an. Tartean Nafarroako zortzi herri zapalduko dituzte, plaza biziberritzeko.
Egitasmoa Nafarroa osora hedatzeko ahaleginean urrats berri bat emango du Nafarroako Bertsozale Elkarteak: Izabak eta Zangozak lehen aldiz jasoko dute txapelketako saio bat. Izabak lehenik, urriaren 2an, txapelketari hasiera emanez.